Osasunaren Munduko Eguna izango da ostirala, eta, hori baliatuta, Sare herritarrak irekian zabaldu nahi du bi egunez Tipularen sehaska kanta dokumentala. Espetxean gaixotasunak dakarren samina azalera ekartzen du film horrek, eta BERRIAren webgunean edonork ikusi ahalko du bihar eta etzi. BERRIAren Youtubeko kanalean ere jarriko dute.
Lander Garrok zuzendutako dokumental hori Euskal Herriko hainbat herritan proiektatu dute azkeneko hilabeteetan, eta aste honetan Interneten ikusteko modua egongo da.
Preso erien lekukotzak jasotzen dira lanean, baita senide batzuen eta presoen osasun arloan lan egiten dutenen batzuena ere. Kanaldude telebistak eta Gastibeltza ekoiztetxeak ere parte hartu zuten dokumentalaren ekoizpenean, eta BERRIAizan zen babesleetako bat. Telebistaz Kanaldudek estreinatu du, duela gutxi.
'Tipularen sehaska kanta' dokumentala BERRIAn bihar eta etzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu