Komunikazioa

'Taosa' itzuliko da gaur Ttan Ttakun irratira, Donostiako alkatearekin

Donostiako Udalak teknologiarekin duen harremanean sakonduko dute, 19:00etan

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Donostiako Ttan Ttakun irratiaren Taosa programak bigarren denboraldia hasiko du gaur, 19:00etan. Ikasturte berria hasteko, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea elkarrizketatuko dute. Gaur-gaurko gaiak landuko dituzte; ekonomiaz eta teknologiaz mintzatuko dira. Halaber, Donostiako Udalak teknologiarekin duen harremanean sakonduko dute.

Aurreneko denboraldian bezala, Beñat Irasuegik, Gorka Juliok eta Unai Gorrotxategik gidatuko dute Taosa. «Teknologia, kultura eta ekonomia dira gure saioan landuko ditugun gaien ardatzak, baina egunerokoan munduan gertatzen denaren analisi kritikoa ere egingo dugu, umore onak lagunduta». Aurten «prospektiba egiten» ere ausartuko dira. «Eta entzuleoi datorkigun etorkizunari buruzko gakoak azaltzen saiatuko gara».

Ttan Ttakun, lizentziarik gabe

Lizentzia lehiaketaren behin betiko erabakirik ez badago ere, Ttan Ttakun irratiak ez du lizentziarik lortuko Donostian. Horregatik FMko 107.2 frekuentziara aldatu behar izan dute. Internet bidez ere entzun daiteke irrati librea ttanttakun.com gunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.