Susana Bera argazkilari iruindarrak Pulitzer bat irabazi du

Susana Bera. EFE.
urtzi urkizu
2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Susana Bera argazkilariak (Iruñea, 1974) aurtengo argazkilaritzako Pulitzer sarietako bat irabazi du. Reuters agentzian ari da lanean Bera, eta Breaking News Photography atalean gailendu da. Saritutako argazkia iazko irailean atera zuen Berak, Hong Kongeko Aldmintary auzoan; atxiloketa baten irudia da, Polizia manifestariak negar gasa erabilita preso eramaten ari zenean ateratakoa —lurrean botata ageri dira bi manifestariak—. Iazko udazkenean Hong Kongen izandako protesten berri eman zuen Reuters argazkilaritza agentziak. Poliziaren bortizkeria eta manifestazioak etengabeak ziren, eta udazken gatazkatsua argazkitan jaso zuen agentziako lantaldeak. Sariaren irabazleek 13.830 euro jasoko dituzte. Bera 1990eko hamarkadan hasi zen argazkilari lanetan, AEBetan. Han zazpi urte egin ostean, Madrilera joan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.