Superemakumea airean

'MemeM' koreografia taularatuko dute Olaeta eta Oldarra balletek gaur Donostiako Viktoria Eugenian

Mari jainkosa emakumeen ikur bihurtzen du ikuskizunak, antzinatetik gaurko gizarteraino. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Antzinako mitologiak eta gaurkoak dantzaren bidez elkartzen ditu M eme M (Mari emakume Mitologikoa) ikuskizunak. Bilboko Olaeta eta Miarritzeko (Lapurdi) Oldarra balletek gaur taularatuko dute lana Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Euskal dantza eta ballet klasikoa nahasten ditu koreografiak.

Mari gure garaiko emakumea da: lanetik etxeko lanetara dabil egunero, eta superbotereak ez izateaz gain, bazterkeria eta oztopo ugari aurkitzen ditu bidean.

Mariren bizitza kontatzen digu lanak, hartzarotik helduarora. Izaki mitologikoa emakume ororen sinbolo bihurtzen du koreografiak .

Jon Maiak sortu du ikuskizunaren gidoia. Olaeta zein Oldarra balleteko bost kideko taldeak sortu du koreografia. Eneka Bordagarai dantzariak egiten du Marirena, eta hark ere hartu du parte koreografia sortzen. Emakumea izatea zertan datza aztertu nahi izan dute.

Et Incarnatus orkestrak jarriko dio musika ikuskizunari. Guridi, Aranbarri eta Usandizagaren piezak erabiliko dituzte, eta Mikel Laboa eta Juan Carlos Perezenak. Pasarte batean, txalaparta eta DJa nahastuko dituzte, gaiak historian zehar dirauela adierazteko.

'MEMEM' IKUSKIZUNA

Noiz. Gaur, 20:00etatik aurrera.

Non. Viktoria Eugenia antzokian, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.