Sukaldean aritzeari beldurra galtzea da Karlos Argiñanok kaleratu berri duen liburuaren helburu nagusia. Como en casa. Recetas para triunfar cocinando —Etxeko moduan. Sukaldean arrakasta izateko errezetak— errezeta liburuak 90 errezeta era erraz eta dibertigarrian egiteko modua ematen du. Erraza, pausoz pauso errezetak nola egiten diren azaltzen duelako, argazki askorekin—guztira 600 baino gehiago ditu—. Errezeta bakoitzeko osagaien argazkiak ere txertatu dituzte. Dibertigarria ere bada, produktu freskoekin askotariko errezetak proposatzen baititu.
Sasoian sasoiko lehengaiekin eginiko barazki eta entsalada osasuntsuez gain, beste saltsa, zopa, haragi eta arrain batzuekin egindako errezetak proposatzen ditu Argiñanok, dieta ahalik eta orekatuena izan dadin.
Ohiko platerez gain, hainbat pintxo eta ogitarteko prestatzeko proposamena ere egiten du Argiñanok. Postreek ere badute lekua errezeta liburuan.
Sukaldean aritzean kontuan hartu beharreko aholkuak ere ematen ditu Argiñanok. Besteak beste, sukaldea garbi edukitzeko ahokatzen du, «sukalde garbia osasuntsua delako». 296 orrialde ditu liburuak, eta 26,95 euroan eros daiteke.
Sukaldean lehen urratsak egiteko errezeta liburua
Era errazean sukaldean aritzeari beldurra galtzeko errezeta liburu bat kaleratu du Karlos Argiñanok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu