Udako proposamenak

Sorginkeriaren magia Bargotan

Bargotan Sorginkeriaren Astea ospatuko dute bihartik datorren asteartera bitarte.

Bargotako sorginkeriaren festa, artxiboko irudi batean. NAFARROAKO GOBERNUA
Bargotako sorginkeriaren festa, artxiboko irudi batean. NAFARROAKO GOBERNUA
2024ko uztailaren 11
05:00
Entzun

Urtero bezala, uztailean, sorgintzaren herri bilakatzen da Bargota (Nafarroa). Nafarroako mendebaldean dagoen udalerrian 18. Sorgintzaren Astea ospatuko dute bihartik datorren asteartera bitarte. XVII. mendean girotutako sorginkeriarekin apaintzen dute herria, jarduera ezberdinak uztartzen diren heinean.

Pertsonaia ospetsuenetako baten elezaharrean oinarritutako festa da: Johanes aztia, eta herriko historia jarduera turistiko eta festazaleen bidez erakusten da. Jaialdiak irauten duen bitartean, estandarteak, lastozko fardoak eta antzinako altzariak ikusi ahal dira herriko kaleetan. Urtero jarduera berriak izaten dira, programa eguneratu egiten baita.

Tradizioari jarraiki, herritarrak Erdi Aroko arropekin janzten dira egun horietan. Magiaz beterik dauden beste zenbait ekimen ere egiten dituzte, hala nola Erdi Aroko merkatua eta Nafarroako artisau produktuen salmenta eta txoko tematikoak. Bertan, hainbat saltoki izaten dira, ukenduekin, haurren sorgintza gaiekin, eta abar. Akelarre bat ere egiten dute herriko guztien artean, sorginek  garai batean egiten zituztenen plantak eginez. Beraz, musikak, turismoak eta hitzaldiek berebiziko pisua dute uztaileko egun horietan. Sorgintzaren mundua gertutik ezagutu eta ulertzen lagunduko dio bisitariari.

Egitarau zabala

Nafarroako Erresumak eta Lizarraldea turismo taldeak antolatuta, egitarau zabala da aurtengoa, jarduera ezberdin asko barnebiltzen dituena. Hasteko, bihar, jaiei ongietorria emango diete, 20:00etan, Garañango antzerki taldea eta Goraño batukada taldearen ikuskizunekin batera. Pregoia irakurri ondoren, El Brujo elkartearen plazan musika ikuskizuna egongo da, eta sua ere piztuko dute, eguraldiak laguntzen badu behintzat.

Jaiekin jarraikiz, larunbatean sorgin txokoa irekiko dute, 18:00etan, eta, ondoren, herri afarian elkartuko dira herritarrak, 22:00etan. Gauari bukaera emateko, Lugh taldearen musika zelta tradizionalarekin girotutako Erdi Aroko jaialdia egingo dute.

Igandean, egitarauaren egun nagusian, herritarrak eta bisitariak Bargotako Sorginkeriaren Azokara joango dira. Azoka Brujo plazan, Juan Lobo kalean eta Kale Nagusian izango da, 11:00etatik 15:00etara bitarte. Lizarraldeko produktuak, artisautza saltzeko saltokiak eta Johanesen garaiari buruzko txokoak ikusi ahal izango dira.

Astelehenean eta asteartean ere izango dira ekintzak. Ihes Gela sorgindua egingo dute astelehenean, 11:30ean, Bargotako Johanes eta ardogintza mahasti zaintzaren gela berria estreinatuz. Asteartean, sendabelarren eta sorginkerien tailer botanikoan ikasteko aukera izango dute herritarrek. Azkenik, jaietako azken zalapartarekin amaituko dituzte ekintzak, 22:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.