Soja: elikagai osasuntsua eta segurua

2023ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Asian milaka urtez kontsumitu izan da soja, bai baba, baita haren deribatuak ere, hala nola tofua, nattoa eta tempeha. Hemen, ordea, ez du tradizio handirik.

Arrotzagoa izateagatik, agian, hainbat uste eraiki dira sojaren inguruan. Larriena, minbizia eragin dezakeela. Sojak flabonoide izeneko substantzia bat dauka: fitoestrogeno bat da, haren forma eta gizakiek ekoizten duten estrogenoarena antzekoak baitira. Antzekotasun horren ondorioz, uste izan da soja jateak igo egin zezakeela estrogenoen meneko bular minbizia izateko arriskua.

Alabaina, ebidentzia zientifikoak ezeztatu egin du uste hori. Lucia Martinez Arguelles dietista-nutrizionistak Vegetarianos con más ciencia liburuan (Begetarianoak zientzia gehiagorekin) azaltzen duenez, «fitoestrogenoek estrogenoen antzeko aktibitatea izan dezakete giza gorputzean, baina inolaz ere berdina edo baliokidea». Estrogeno hartzaile ezberdinetara lotzen baitira.

Dioenez, arratoiekin egindako ikerketa batzuetan ondorioztatu zen arriskua zegoela. «Baina arratoiek eta gizakiek desberdin metabolizatzen dituzte soja eta haren osagaiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.