Ska-rock doinuekin girotuko du Betagarri musika taldeko zortzikoteak Zallako (Bizkaia) Otxaran auzoa, bihar, 22:00etan.
Rock eta Ska doinuak uztartzen ditu musika taldeak. 1993. urtean sortu zen banda, Gazteizen. Orduz geroztik, Euskal Herrian ska-rockerako lekurik badela erakutsi du Betagarrik.
Hizkuntzaren eta musika taldeen nahasketa aldarrikatzen dute musikariek; abesti gehienak euskaraz diren arren, frantsesezko, italierazko, ingelesezko, galegozko eta gaztelaniazko zenbait hitz ere ekoitzi dituzte.
Betagarrik 11 disko kaleratu ditu gaur arte. 1997. urtean grabatu zuten taldeari izena ematen dion lehen lana. «Benjamin Villabella Triku taldean sartzeko aitzakia izan zen diskoa, eta geroztik ez du taldetik alde egin», azaldu du taldeak.
Lehen lanak kaleratzeko denbora behar izan bazuen ere, bata bestearen atzetik sortu dituzte gainontzeko hamarrak. Zorion argiak azken lana iaz ekoitzi zuten, 23 abestiz osatua. Gazteiztarren lan berriak hainbat musikariren parte hartzea izan du; Iñigo Muguruza, Gari eta Drogasen laguntza izan dute, besteak beste.
Hala ere, 1999an plazaratutako 80/00 diskoa izan da «garrantzitsuena» taldearentzat. «Euskal Herriaren historiari buruzko hogei abesti ekoitzi genituen, eta taldeak gehien saldu duen diskoa izan zen».
BETAGARRI
Noiz. Bihar, 22:00etan.
Non. Zallako Otxaran auzoan.
Ska-rock doinuekin dantzan
Betagarri musika taldeak kontzertua emango du bihar Zallan, Otxaran auzoan, 22:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu