Ska, reggae eta punk erritmora

Itziarren Semeak eta Kop musika taldeek kontzertua emango dute gaur 23:00etan Gorlizko herriko plazan

2006. urtean sortu zuten Itziarren Semea musika taldea. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Itziarren Semeak eta Kop musika taldeek kontzertua emango dute gaur Gorlizko (Bizkaia) herriko plazan, 23:00etan, beraz, ska, punk, reggae eta hardcore musika motak dantzatzeko aukera izango da.

2006. urtean sortu zuten Itziarren Semeak Bizkaiko taldea. Urtebete geroago egin zuten lehenengo musika emanaldia, eta uda horretan zenbait kontzertu eman zituen musika taldeak eskualdeko herrietako jaietan.

2008an kaleratu zuten lehen diskoa: Itziarren semeak. 2010. urtean Bizkaiko golfoak bigarren lana plazaratu zuten, eta hurrengo bi urteetan, Lehen lerroan eta Dale Candela azken diskoa.

Pantxoa eta Pello abeslarien Itziarren semea kantuak ematen dio izena taldeari. Torturaren aurkako aldarria egiten du abestiak. Salaketa horrekin bat egiten du Bizkaiko taldeak, eta, diotenez, boteretsuen kontra eta zapalduen alde abesten dute.

Kop musika taldea, berriz, hardcoren-punk musika mota egiten du. Kataluniako taldea da, eta 1998. urtean sortu zuten, Speereth taldearen errautsetatik. Sei musikarik osatzen dute taldea gaur egun. Gizarte gaiak eta politika alorrekoak lantzen dituztehiru hizkuntzatan: katalanez, euskaraz eta gaztelaniaz.

2001. urtean taldea bertan behera geratu bazen ere, 2008az geroztik martxan daude berriz ere.

KONTZERTUAK

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Gorlizko (Bizkaia) herriko plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.