SINOPSIAK

2015eko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Amy'

Zuzendaria: Asif Kapadia. Iraupena: 127 minutu. Generoa: Dokumentala. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015.

Amy Winehouse abeslari eta kantugilearen bizitza labur eta distiratsua kontatzen du Kapadiaren dokumentalak. Lan handia egin du zuzendariak filma osatzeko: artistaren 100 senide, lagun eta lankide elkarrizketatu ditu, Winehousen bizitza «bere hitzetan» kontatzeko. Horrez gain, zabaldu gabeko bideoak berreskuratu ditu. Abeslariaren arrakasta handia erakusten du, baina baita haren alde iluna ere: harreman arazoak, bulimia, alkoholismoa eta hedabideen jazarpena. Dokumentalak ez du ezer berririk kontatzen, baina bikain erretratatzen du Winehouse.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.