Sigfrido Koch, Errenterian

Ikusgai dira argazkilari horrek Gipuzkoako herri horretan eginiko erretratuak, haren alargunak emanak

Erredakzioa
2013ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Sigfrido Koch Arruti argazkilariak (Donostia, 1936-1992) Errenterian harturiko irudi bilduma eman dio haren alargun Paz Elizegik udalari. Ikusgai jarri dituzte argazkiok Xenpelar etxean; urtarrilaren 9ra arte egongo dira ikusgai.

Errenteriako Udal Artxiboaren eta Xenpelar Arte Plastikoen Tailerraren artean antolatu dute erakusketa.

Herriko eguneroko bizitzako uneak harrapatzeaz gain, argazkilari artista izan zen Koch. Unibertsalak adierazten saiatzenzen kameraren bitartez. Madrilen hasi zen lanean, baina Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen 1973an, euskaldun gizabanakoen bitartez gizatasun unibertsala irudikatzeko. Argazkigintza errealista nagusi zen garaian, errealitatea estudioan berriz sortzen aritu zen Koch, eta bere estetika sortu zuen.

Esperimentuzalea ere izan zen, eta filmaren gainean zuzenean margotzen zuen, argazkigintzaren molde estua gainditzeko asmoz.

Errenteriako erakusketan, ordea, zuri-beltzezko argazki klasikoak topatuko ditu ikusleak.

Horrez gain, herriko lehen hiru argazkilari profesionalen eta hainbat zale nabarmenen irudiak zintzilikatu dituzte. Errenteriaren erretratu orokorra osatzen dute.

ERAKUSKETA

Noiz. Astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era. Urtarrilaren 9ra arte.

Non. Xenpelar etxean, Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.