Induced pluripotent stem cells, IPS. Kyotoko Unibertsitateko ikerlari Shinya Yamanakak izen hori aukeratu zuen 2006an ezagutzera eman zuen aurkikuntzarentzat. 2007an giza zelulekin munduratu zuen aurkikuntza atzera. Komunitate zientifikoa aho zabalik zeukan ordurako. Enbrioien zelula amen tankerako zelulak sortu zituen oso modu sinplean: zelula somatikoak hartu, azalekoak edo ilekoak adibidez, eta master deritzen lau geneak sartuta—edota gene horiek ekoizten dituzten bost proteinak sartuta—, zelulari atzera eginarazi eta berriro programatu zuen, eta pluripotente bihurtu zuen, enbrioien zelula ama balitz bezala.
Horrek izugarrizko aurrerakuntza ekarri du zelulen ikerketetan eta hark medikuntzan izan dezakeen bidean. Horregatik, asko eskatu dute azken urteo- tan Nobel saria Yamanakarentzat.
Orain, berriz, formula ez dela hain sinplea frogatu dute; helduak zireneko oroimen zati bat gordetzen dute zelula birprogramatu horiek. Genetistek zuhurtziarekin jokatu beharko dute aurrerantzean; IPS zelulek jatorrizko marka txiki horiei eusten diete, eta edozein zelula espezializatu bihurtzeko baliatuta ere, hor izango dira markak beti.
Ezarian. Zientzia
Shinya Yamanaka, IPS zelula amen sortzailea
IPS zelulen aurkikuntza dela eta, Nobel saria irabazteko hautagai gisa jo dute azken urteotan ikerlari japoniarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu