Sharpezaleontzako eguna

Umorea lantzen zuen idazle ingelesaren lan bat antzeztuko dute gaur Tolosan eta beste bat Elorrion

Wilt, panpina puzgarriaren hilketa antzezlana. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Tom Sharperen eleberriak duela hamarkada batzuk gogoz irakurtzen zituztenek aukera dute egunotan agertokian antzeztuta ikusteko. Wilt, panpina puzgarriaren hilketa taularatzen dabil Ados konpainia, eta Hil arte bizi antzezten dabiltza Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Lehena, Elorrion emango dute gaur(Bizkaia), eta bigarrena, Tolosan (Gipuzkoa).

Ez da kasualitatea egilearenbilan ibiltzea herriz herri. Izan ere, Sharperen istorioek orain-dik arrakasta dute. Umore beltza eta krudela erabiltzen du. Ezda harritzekoa: haurtzaro gogorra izan zuen Sharpek, eta kartzelan sartu zuten Hegoafrikan, apartheid-aren kontra idazteagatik.

Haren eleberri baten antzerkirako lehen egokitzapena Ados konpainiak taularatu du: Wilt, panpina puzgarriaren hilketa. , Detektibe ikerketa zentzugabebat da, eta Mikel Laskurain eta Isidoro Fernandezek egiten dute protagonistena. Horien ondoan, Aitziber Garmendia, Miren Gojenola eta Koldo Losada ari dira.

Hil arte bizi lanean, berriz,Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga ikusiko ditugu. Giza harremanen eta beste zentzugabekeria batzuen lepotik barre egiteko aukera.

'WILT'

Noiz. Gaur, 20:00etan, Elorrioko Arriola antzokian.

'HIL ARTE BIZI'

Noiz. Gaur, 20:30ean, Tolosako Leidor antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.