Telesailen inguruan dagoen nazioarteko jaialdi garrantzitsuena da Lilleko (Frantzia) Series Mania, baina aurten ezin izango dute egin, koronabirusaren eraginez. «Dena egiten saiatu gara aurtengo jaialdia mantentzeko, baina bertan behera uztera behartuta gaude», adierazi du jaialdiak. «2021ean bertan izango gara». Kontuan hartu behar da Frantziako Gobernuak mila pertsona baino gehiago elkartzen dituzten ekitaldiak debekatu dituela, koronabirusa zabaltzea saihesteko. Martxoaren 20tik 28ra ziren egitekoak Series Mania. Iaz, 80.000 ikus-entzule eta 3.000 profesional baino gehiago bildu zituen jaialdiak. Aurten, HBOren Patria zegoen sail ofizialean lehiatzeko hautatuen artean, baina geroago estreinatu beharko dute—maiatzean iritsiko da streaming plataformara—.
Canneseries, urrirako
Era berean, Canneseries telesailen jaialdia udaberritik udazkenera atzeratu dute: urriaren erdialdean egingo dute, Mipcom azokarekin batera. Cannesen (Okzitania) egiten duten Mip TV telebistako nazioarteko azoka, berriz, aurten ezin izango dute egin, koronabirusaren eraginez. Azoka horretan Euskal Herriko hainbat ekoiztetxek parte hartu ohi dute urtero.
Series Mania jaialdia ez dute egingo, koronabirusa dela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu