Sarraskiak gogoan

1813an Donostian egindako suntsiketa gogoratuko dute, bihar. Kontzertuek, desfileek eta antzezpenek hartuko dute hiria

Donostia
2016ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Badira 203 urte armada ingelesak eta portugesak Donostia suntsitu eta menpean hartu zutela. 1.600 lagun inguru hil, herritar ugari bortxatu eta lapurreta egin zuten, 1813an. Hiriko kale bat erre gabe utzi zuten,Trinitate gisa ezaguna. Abuztuaren 31ko kalea esaten diote gaur egun.

Hiriko hemeretzi elkartek 1813ko sarraskiak oroitzeko hainbat egitasmo antolatu dituztehilaren 31rako. Jose Luis Molinuevo eta Iurgi MolinuevoKañoietan elkarteko ordezkariak dira, eta azpimarratu dute ez dela izango festa bat, baizik eta ekitaldi bat. 09:00etan hasiko dute eguna, Donostiako UdalekoTxistulari Taldearen goiz deiarekin.

Berrikuntza ugariz beteta

Aurtengo berrikuntzetako bat, Boreal talde donostiarraren emanaldia izango da, Iurgi Molinuevoren arabera: «Kontzertu txikia izango da. Hiriari eskainitako abestiak ditu, eta horietako bat abuztuaren 31n gertatutakoari buruzkoa da». 17:00etan izango da emanaldia, Bulebarreko kioskoan.

Ondoren, oroitzapen desfilea egingo dute, eta Paco Garciak Jose Mari Oiarzabalen laguntzaz sortutako Tupperen karga martxa joko dute. «Hau ez da proiektua, ilusioa baizik», definitu du Garciak lana.

Jazzaldia, Zinemaldia eta 15. musikaldia omentzeko tartea ere hartuko dute, 18:45ean. «Donostiako kulturaren isla bat izan dira», azaldu du Iurgi Molinuevok. 19:30ean, Bretxako harresiaren erasoa eta hiria hartzea berregingo dute. 20:45ean, berriz, gazteluaren erasoa eta hiria erretzea antzeztuko dute, Zuloaga plazan. Amaitzeko, 21:30ean, argiak piztuko dituzte, Abuztuaren 31ko kalean.

Abuztuak 31

Etzi, Donostiako Abuztuak 31 kalean eta hirian zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.