Sandra Garaioa eta Itziar Otegi, Etxepare saridun
LITERATURA. Guztira, 35 lan aurkeztu dira aurtengo Etxepare sarira. Inoizko gehien. Eta Sandra Garaioa ilustratzailearen (Donostia, 1993) eta Itziar Otegi idazlearen (Oiartzun, Gipuzkoa, 1972) lana nabarmendu du epaimahaiak guztien artean. Lorerik gorriena izeneko albuma, zehazki. Txano Gorritxoren alaba du protagonista kontakizunak, eta gertakari handiek pertsona bakoitzarengan uzten duten zamari buruz gogoeta bat proposatzen du. Besteak beste, tradizioa gaurkotzeko duen modua txalotu du epaimahaiak: «Ipuin tradizionalen onena hartu eta gaur eguneraino dakar haien leinua». 5.000 euroko saria jasoko dute bi sortzaileek, egile eskubideen aurrerapen modura, eta Pamielak argitaratuko du lana udazkenean. Leire Salaberriak, Idoia Sobrinok eta Patxi Zubizarretak osatu dute epaimahaia, eta testuaren zein irudien maila nabarmendu dute saria emateko ebazpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu