Ramon Saizarbitoria eta iragana izenburupean, eleberrigile donostiarraren Martutene lana aztertuko du gaur Markos Zapiain filosofoak Errenterian (Gipuzkoa).
Zapiainen aburuz, iraganeko harremanek sorturiko jelosia da Saizarbitoriak eleberrian landuriko gai nagusietako bat. Liburuaren muina giza harremanak dira, Zapiainen arabera: «Jelosiazko mamuak leku estrategikoetan kokatu izanak erakusten du Saizarbitoriarentzat maitasunaren muina jelosia dela eta jelosiak egituratzen duela gizonen nortasun afektiboa».
Gizonezkoen eta emakumezkoen jelosiak bereizten ditu Saizarbitoriak eleberrian, baina baita sexu bereko pertsonaia bakoitzarena ere. Saizarbitoriaren gizona masokista dela uste du Zapiainek, iraganak sorturiko sufrikario horretan nolabaiteko plazera bilatzen duelako.
Emakumeen nortasuna, berriz, orainaldiaz gozatzeko dago egituratua, «indartsuagoa eta osasuntsuagoa du arima; prest dago barkatzeko eta ahazteko maite duen gizonarekin ondo bizi ahal izateko». Atzera begirako jelosiarena, halere, arazo sakonago baten zantzu gisa ulertzen du Zapiainek: «Zama zaigu iragana eta madarikazio oroimena».
Saizarbitoriak, ordea, jelosiaren gaia bere lanean bigarren mailakoa dela uste du.
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 10:00etan.
Non. Mikelazulo Kultur Elkartean. Errenterian.
Saizarbitoriaren iragana gaur
Markos Zapiain filosofoak nobelagilearen 'Martutene' eleberria aztertuko du gaur Errenterian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu