Bisita gidatua
Saguzarrak gertutik ezagutzen
Iluntzean ikusten dira saguzarrak ondoen, eta gaurkoan, Aiako Pagoeta parke naturalean (Gipuzkoa), azalduko dituzte gaueko ugaztun hegalarien bizi ohiturak, espezie motak, elikadura eta ehizatzeko eta hegan egiteko moduak, besteak beste. Parketxeko inguruetan saguzar bila hasi baino lehen, Ane Caro eta Unai Baroja adituek azalpenak emango dituzte. Plaza mugatuak daude, eta beharrezkoa da erreserba egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu