Jaia
Sagardoa ardatz, hamabost urtez
Astigarragako (Gipuzkoa) Sagardoetxeak hamabost urte bete ditu aurten; hori ospatzeko, jardueraz betetako urteurren ospakizuna antolatu dute gaurko. Adin guztientzako egitaraua prestatu dute, sagardoaren kulturarekin lotuta. Programazioa Ixabel Agirresaroberen eta IƱaki Martiarenaren Amona Tomaxa eta sagarra ipuin kontaketa marraztuak abiatuko du, 11:00etan, izen bereko liburuaren aurkezpenaren aurretik. Ostean, familientzako eskulan tailerrek eta Sagardoetxeko Dokumentazio Zentroaren aurkezpenak hartuko dute txanda. Egitaraua Norberto Almandoz musika eskolaren emanaldiak itxiko du, 13:00ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu