Ainara Otaño. Petritegi sagardotegia (Astigarraga, Gipuzkoa)

«Sagardo garaia normaltasun osoz joan da, eta pozik esan dezaket 2019ko datuetara iritsi garela»

2023ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
«Normaltasun osoz joan da aurtengo sagardo garaia, eta pozik esan dezaket 2019ko datuetara iristea lortu dugula. Guk sagardo mota desberdinak egiten ditugu, eta karta bat jarri dugu horiekin guztiekin, ardoekin egiten den bezala. Gurera etortzen den bezero bakoitzak erabaki dezake zein sagardo mota edan nahi duen. Mota horietako bakoitza ekoiztean, oreka da garrantzitsuena: gezaren, garratzaren eta mikatzaren artekoa, hain zuzen. Gure aurtengo sagardoa gorputz handikoa da. Kanpotik ekarri behar izan genituen sagarrak. Sagardo garaian, bezeroen %80-90 euskal herritarrak izan dira, eta udari begira asko aldatzen da hori. Euskal Herrian familia edo lagunak dituzten talde asko etortzen dira. Bisita gidatuetan, gehienbat Madrildik eta Bartzelonatik etorritako bisitariak izaten ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.