Repsol gidaren bigarren eguzkia jaso dute Tolosako Amak eta Casa Julianek

Lehen aldiz Repsol gidako eguzki bat jaso dute Araneta (Zestoa, Gipuzkoa), Aiten Etxe (Zarautz, Gipuzkoa), Islares (Bilbo), Txispa (Atxondo, Bizkaia) eta Bakea (Mungia, Bizkaia) jatetxeek. Hego Euskal Herriko 83 jatetxek daukate eguzki bat gutxienez.

(ID_13669680) ESPAÑA GUÍA REPSOL
Repsol gidan saria jasotako hainbat, atzo, Cartagenan (Espainia). MARCIAL GUILLEN / EFE
unai zubeldia
2024ko martxoaren 5a
10:15
Entzun

Egunerokoak bizi ditu, sari eta izar artetik mahai ingurura joatea nahiago izaten dute gehienek, baina izendapenak ere ongi etorriak izaten dira gehienentzat. Atzo iluntzean banatu zituzten Espainiako Repsol gidaren eguzkiak, Cartagenan (Espainia), eta, Hego Euskal Herriko jatetxeei dagokienez, lehen aldiz bi eguzki jaso dituzte Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeek. Zerrenda horretan badira eguzki bat lehen aldiz jaso duten jatetxeak ere: Araneta (Zestoa, Gipuzkoa), Aiten Etxe (Zarautz, Gipuzkoa), Islares (Bilbo), Txispa (Atxondo, Bizkaia) eta Bakea (Mungia, Bizkaia).

Berritasunak dira horiek, baina Hego Euskal Herriko beste hainbat jatetxek eutsi egin diete euren eguzkiei. Guztira, 83 jatetxe saritu zituzten atzo. Repsol gidako eguzki bat daukate horietatik 55ek, bi eguzki dauzkate 25 jatetxek, eta hiru eguzki dituzte zortzik: Akelarre (Donostia), Arzak (Donostia), Azurmendi (Larrabetzu, Bizkaia), Elkano (Getaria), Etxebarri (Axpe, Bizkaia), Martin Berasategi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa), Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa) eta Nerua Guggenheim Bilbao (Bilbo).

Horiek alde batera utzita, aipamen berezia jaso dute, besteak beste, Lur jatetxeak (Legazpi, Gipuzkoa) eta La Revelia jatetxeak (Zornotza, Bizkaia). Eguzki jasangarria ere jaso du azken horrek. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.