Komunikazioa

Ramirez de la Piscina: «Amaiurrek ere ez luke kenduko ETB2»

Zuzeuri eskainitako elkarrizketa batean, EHUko irakasleak esan du BBCren eredua nahiko lukeela ETBrako

Txema Ramirez de la Piscina. ARP.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Jesus Egiguren PSEko presidenteak honako hau esan zuen Hitzetik hortzera saioan joan den otsailean: « EITBko kate erdaldun guztiak kendu eta euskarazko kate bat ona eta kalitatezkoa landu beharko luke». Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiari esan zion hori, gainera. Hurrengo egunetan gai horren inguruko eztabaida sortu zen Interneteko hainbat gunetan, aldeko eta kontrako iritziekin.

Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasleak, berriz, zaila ikusten du ETB2 kentzea: «Amaiurren gobernu batek ere bi kateak mantenduko lituzke». Hala erantzun dio galderari Zuzeun egin dioten elkarrizketan. Dena den, gogorarazi du ETB euskarazko kate gisa sortu zela eta gaur egun ETB1 bigarren mailan dagoela.

«EITBn betidanik egon da erabilera politikoa», dio Ramirez de la Piscinak. «Egia da oraingoa oso lotsagarria dela, eta ez dute lortu nahi zuten efektua». Are gehiago, haren ustez, bumeran efektua iritsi da: «Eguraldiaren mapa aldatu eta Euskal Herriaren pertzepzioa lausotu nahi arren, hori ez da botoetan islatu eta PSEk datu txarrak izan ditu».

EITBrako BBCren eredua nahiko luke EHUko irakaslea: «Gobernuarekiko distantzia mantentzen jakin du. Baina BBC garestia da. Herritarrek kanon bat ordaintzen dute. Gu prest al gaude kanon bat ordaintzeko?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.