Radio Vitoriak 80. urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Erredakzioa
Gasteiz
2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Asteartean bete ziren 80 urte Radio Vitoria emititzen hasi zenetik. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu EITB taldeko irratiak. Asteburu honetan, esate baterako, bizikleta maratoi solidarioa egingo dute Arabako hiriburuan; Juan Carlos Najera abenturazalea 24 orduz ibiliko da bizikleta gainean, Florida parkearen inguruan. Minbiziaren kontrako mezua zabaltzeko herri maratoia izango da, eta partaidetza irekia izango du; hau da, nahi duenak nahi duen tartean lagundu ahalko dio Najerari bizikleta gaineko erronkan. Larunbatean hasiko da maratoia, 12:00etan. Igande eguerdian, berriz, 3.200 pintxo banatuko dituzte Florida parkean.

'Kaleidoskopioa' emanaldia

Hurrengo asteburuan ere izango dira ospakizun ekitaldiak. Hilaren 11n, Kaleidoskopioa ikuskizuna emango dute Gasteizko Probintzia plazan, 22:00etan. Musikaz, argiz eta soinuz betetako emanaldi horretan Big Banda taldeak parte hartuko du. Dantzariak eta txalapartariak ere izango dira.

Urteurrenarekin, Radio Vitoriak «Arabako bizitzari lotutako hedabide baten zortzi hamarkada oparo» ospatu nahi ditu, eta «etorkizunari begira konpromisoa berritu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.