SINOPSIA

Qu'est-ce qu'on a fait au Bon Dieu?

2014ko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzendaria: Philippe de Chaveron. Aktoreak: Christian Clavier, Chantal Lauby, Ary Abittan, Medi Sadoun. Iraupena: 97 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2014.

Bikote katoliko, kontserbadore eta klasikoa dira Claude eta Marie Verneuil. Hain justu, izan dituzten lau alabak balio horietan hezten saiatu dira. Gauzak ez dira, ordea, haiek nahi bezala atera: alaba zaharrena musulman batekin elkartu da; bigarrena, judur batekin; eta hirugarrena, txinatar batekin. Horregatik, direnak eta ez direnak egingo dituzte alaba gazteena elizatik ezkon dadin. Are baikorrago eusten diote ametsari alaba horrek mutil katoliko gazte bat ezagutzen duenean. Umorearen bidetik, topikoak hautsi nahi ditu filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.