Kazetaritzan banatzen den sari esanguratsuena jaso dute The Guardian eta The Washington Post egunkariek, Pulitzer saria. Zerbitzu publikoen kategorian saritu dituzte biak ere, Edward Snowdenen informazioak oinarri hartuta egindako kazetaritza ikerketei esker. NSA AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko analista zen Snowden.
Eskandalagarriak izan ziren egunkari saritu berri biek argitaratutako notiziak. Epai sekretu bidez NSAk Verizon telefono konpainiaren erabiltzaileen datuak eskuratu zituela argitaratu zuen The Guardian-ek. Etxe Zuriak, ziberespioitza «terrorismoaren kontrako borrokan ezinbesteko baliabidea» zela esan zuen.
Lehen filtrazioek eragindako kalapitaren ostean, bi espioitza programa sekreturen berri eman zuten bi egunkariek: AEBetako erabiltzaileen telefono deiak erregistratzeko balio zuen batak, eta atzerriko Internet konpainien zerbitzarien datu baseetara jotzeko aukera ematen zien AEBetako segurtasun indarrei besteak.
The Washington Post-ek beste Pulitzer bat ere jaso du, janaria bono edo txartelen bidez soilik lortzen duten herritarren inguruko artikulu bilduma batengatik.
Komunikazioa
Pulitzer saria 'The Guardian' eta 'The Washington Post' egunkariei
'Snowden auzian' aireratutakoak oinarri hartuta egindako ikerketengatik saritu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu