Denboraldi berrirako berrikuntza ugariz beteriko programazioa aurkeztu du Zarauzko (Gipuzkoa) Arraio irratiak. Eurek sorturiko programazioa indartu dute Zirrimarra saioarekin. Horrez gain, Euskal Herriko beste irrati libreekiko lankidetza handitu dute, eta horietan eginiko hainbat saio zabalduko dituzte euren uhinetan.
Irailean estreinatu zuten Zirrimarra saioa. «Hitzaren ahalik eta molde eta zentzu gehienak» lantzeko asmoa du saioak, egileek diotenez, baina kultur magazin antzeko bat dela esan daiteke. Asteazkenero, 21:30etatik aurrera, ematen dute, Izerditan Guai saioaren ondoren.
Irrati libreen sarea
Euskal Herriko beste hainbat irratitako saioak entzun ahalko dira Arraio irratian. Info7ko Kale Gorrian eta albistegiak emango dituzte, eta Hala Bediko Suelta La Olla.
Aurten beste bost saiori egingo diete lekua programazioan: Zintzilik irratiko Matxura buruan... eta Kaleko Mobida; Hala Bediko Zuria Beltzez, Gure Irratiako Gazte Zaparrada eta Tas-Taseko Mar de Fueguitos. Horrez gain, Info7ko Uhaina Bikaina emango dute hilean behin.
Komunikazioa
Programazio propioa areagotu du Zarauzko irrati libreak
Arraio irratiak programazio berria prestatu du, udazken eta negurako, berrikuntza askorekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu