Sortzailea: Mike Bartlett. Aktoreak: Ben Chaplin, Charlotte Riley, Priyanga Burford, Sujaya Dasgupta, David Suchet, Al Weaver, Ellie Kendrick. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018. Non ikusi: Filmin. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Drama.
Telesail hau kazetaritza eredu kontrajarrien arteko talkaren ingurukoa da. Bi egunkariren jardunaren berri ematen du: informazioa modu zorrotzean landu eta egia argitara ematea helburu duen kazeta, batetik, eta sentsazionalismoa lehenesten duena, bestetik. Prentsa idatziak aro digitalean aurrez aurre duen egoera aldakorrari eta oztopoei ere erreparatzen die BBCren ekoizpen berriak.
'Press'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu