Donostia Gastronomika

Premiazko deialdi bat ilusioari

Abian da Donostia Gastronomika sukaldaritza biltzarra. Aurten, Frantziako eta Espainiako gastronomiak ditu ardatz. Kursaaleko Auditoriumean, besteak beste, Alex Atala brasildarra eta Guillaume Gomez eta Alain Dutournier frantziarrak mintzatu dira. Hitzaldiez gain, azoka ere badago.

Hitzaldiak. Romain Fornell sukaldariak Frantziako gastronomiako saltsarik esanguratsuenenetako batzuk egin zituen. ANDONI CANELLADA / @FOKU.
Alex Uriarte Atxikallende.
Donostia
2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Berriz elkartzea da aurtengo Donostia Gastronomika gastronomia biltzarreko leloa: kontsumitzailearekin, produktuarekin eta, batez ere, gastronomia mugakideekin topoegitea. Horretarako, munduko sukaldari nagusiak Donostian bildu dira, hiri hori «zaporearen, usainaren eta sentsazioaren epizentro» bihurtzeko asmoz, antolatzaileen hitzetan.

Atzo, biltzarraren egun nagusian, nonahi suma zitekeen aurtengo aldiaren funtsa: Frantziako eta Espainiako sukaldaritzen arteko zubia, Reencuentrossailean landu dutena. Bilboko Nerua jatetxeko Josean Alijak eman zion hasiera.

Kursaaleko auditoriuma zur eta lur utzi zuen kokotsekin egin zuen tortillak. «Ilusioari premiazko deialdi bat egin behar diogu». Hori aldarrikatuz bukatu zuen Alijak Gastronomika zabaldu zuen lehen hitzaldia. Ikusleek aitortu zioten Alijari sukaldaritzarik tradizionalenaren erroak abangoardiaren sofistikazioarekin uztartzearen ahalegina. Horren adierazle izan zen txanda amaitzean jaso zuen txalo zaparrada beroa.

Ikusleen burrunba ez zen isildu DOM jatetxeko (Sao Paulo, Brasil) Alex Atala taula gainean agertu zenean. Sukalde tresnetatik eta sutegitik urrun, Atalak mikrofonoa hartu eta bertaratutakoen arreta bereganatu zuen. «Michelin izarren eta bestelako sarien atzean, bada oso nekeza den ogibide bat, eta COVID-19ak ogibide horren gailurra ezbaian jarri du: maite ditugunekin mahai baten inguruan jesartzea». Atala «publiko guztiei egokitutako goi mailako eskaintzez» mintzatu zen: «Kalitatea ez da goi mailako produktua erabiltzea, produktu soilekin goi mailako sentsazioak lor ditzakeen giza gaitasuna lantzea baizik».

Brasildarrak, gainera, izan zuen paradarik ostalaritzaren mundua kolokan jarri duen pandemiaren inguruan hausnartzeko. Hogei urteko ibilbidearen ostean, zazpi hilabetez itxi behar izan zuen DOM, eta itzuleran espero ez zuen zerbait topatu zuen: «Geldialdiarekin, bizitzeko gogo oro galdu nuen, baina, itzuli nintzenean, nire taldeak jatetxea bere egin zuen, nire baimenik gabe, inoiz ikusi dudan matxinadarik ederrena eginez».

Pasadizo horrekin, pandemia sasoian txarto pasatu dutenei itxaropen mezu bat bidali zien Atalak, «sukaldaritza humanoagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa egiten hasi gara, guztiok talde handi baten partaide baikara».

Argi aldaketarekin batera, aurtengo Reencuentros sailaren ordezkari nagusietako bat, Romain Fornell, taularatuzen. Fornell Katalunian lanean diharduen sukaldariburu frantsesa da, eta Frantziako goi sukaldaritzaren zutabeetako bat ekarri zuen: saltsak. Beurre blancgurin emultsioa eta saltsa biarnotarra jorratu zituen.

Hegoaldea, erakarpen foku

Auditoriumetik kanpo, postuz betetako azokak jendetza bildu zuen. Joan-etorria etengabekoa izanagatik ere, Espainia hegoaldeko produktuek eta,batez ere, arrainak jaso zuten arretarik handiena.

Argazki eta sinadura eskaeren artean, David de Jorge ageri zen,aurtengo azokako talde enbaxadoreetako baten stand bat bisitatzen: 1001 sabores de la región de Murcia. «Nago Murtzia, Euskal Herria bezala, itsasoa eta barnealdea uztartzen dituen herria dela, eta ekoizleari zor zaion merezimendua aitortzen diola», adierazi zuen De Jorgek.

Jendea arrain saldoak bezalaxe pilatu zen Balfegoko eta Almadrabakohegalaburra eskaintzen zuten postuetan: biak ala biak jasangarritasuna oinarri duten eskaintzak dira, baina Balfegokoaren kasuan, gainera, beren-beregi hegalaburrentzat egindako haztegiak dituzte itsasoan.

Harakintza tradizioak ere isla izan zuen azokan: Arcecarneren postuko txingarrak egun osoan jo eta su ibili ziren. Txuleta okelaz egindako hanburgerrak banatu zituzten, jaki horri egozten zaion informazio falta salatzeko: «Hanburgerrak kalitate baxuko haragiarekin lotzen ditugu;gure xedea hori gezurtatzea da», azaldu zuten Arcecarneko lantaldekoek.

Gaurko eta biharko ekitaldi garrantzitsuenen artean daude Julie Andrieuk jasoko duen Pau Alborna saria, eta Nadia Sammuen eta Pierre Gagnaireren hitzaldiak. Artean, ilusioa itsasargi duela, Donostiak munduko sukaldeizaten segitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.