Portugaleteko kaleak euskararen alde bete dira Ibilaldian

Eguraldia lagun, hainbat kontzertu eta jardueraz gozatu zuten milaka euskaltzalek Bizkaiko ikastolen aldeko jaian

Portugalete
2013ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Jendez bete ziren Portugaleteko kaleak igandean. Milaka eta milaka euskaltzalek bat egin zuten Ezkerraldeko herri horretan, aurtengo Ibilaldia ospatzeko asmoz. Aspaldian ikusi gabeko eguzkia atera zen, eta giro atsegina izan zen. Gazteak eta ez hain gazteak, haurrak, familiak... Gainera, metroa, autobusa eta tren zerbitzua egonda, ez zen egon ez hurreratzeko aitzakiarik.

Aurten, Asti Leku ikastolaren 50. urteurrena da. Hori dela eta, hasiera ekitaldian, bost belaunalditako ikasle eta ikasle ohiek moztu zuten inaugurazioko zinta. Asti Leku ikastolan Portugaleteko ikasleak egoteaz gain inguruko herrietako ikasleak ere badaudela kontuan hartuta, Santurtzi eta Sestaotik ere igaro zen Ibilaldia. 7,3 kilometroko luzera izan du ibilbideak. Aurtengo berrikuntza, Sestaoko tunel zaharraren irekiera izan da. La Benedicta kaia Galdemesko meategiekin lotzen zuen trenbidearen tunel zaharra egokitu egin dute ospakizunerako.

Adin guztietako jendea hurreratu zen Ezkerraldeko herrira. Haurrek asko gozatu zuten Irrien Lagunekin, Pirritx, Porrotx eta haien laguntxoek dibertiarazi zituzten.

Festaren gune nabarmenena Portugaleten bertan egon zen. Herri Oihua, Makabi eta Zaramaren kontzertuak giroa berotu zuen. Horren ostean, Gatibuk Canilla pasealekua guztiz bete zuen. Egun osoan hainbat jarduera egon ziren. Elai-Alaiko txistulariek ere giro ederra jarri zuten.

Hainbat eratako giroak probatzeko eskaintza egon zen Ibilaldian. Santurtzi gunean, gaztetxoentzako kontzertuak egonziren egun osoan: Skasti, Hesian eta Emon. Sardinak probatzeko aukera ere egon zen. Eta Santurtziko Sotera, Sestaoko Kaikueta Portugaleteko Jarrillera arraun taldeek erakustaldia egin zuten.

Industria omenduz

Urtero legez, hainbat esparrutaneuskararen erabilera sustatu duten elkarteak omendu zituzten Ibilaldian. Aurten, Ezkerraldean horren presente dagoen industria saritu dute, «industria eta enpresetan euskaraz aritzeak bertako proiektuei identitatea ematen baitie». Omenduak honako hauek izan ziren: Elai enpresa, Euskalit, Kontseilua, UZEI terminologia eta lexikografia zentroaeta Adrian Zelaia euskaltzale sestaoarra. Ekitaldiaren amaieran, Asti Leku ikastolak Gernikako Seber Altube ikastolari pasatu zion lekukoa; 2014ko Ibilaldiaren antolatzaileari, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.