Pop-rock doinuak, Azpeitian

Sen Gipuzkoako musika taldeak bihar gauean joko du Azpeitiko herriko plazan, 23:00etan

Sen taldea, Urduñan eskainitako emanaldi batean. IBAI ARRIETA.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Sen musika taldeak kontzertua emango du bihar Azpetiko(Gipuzkoa) herriko plazan, 23:00etan. Hamabost urteren ondoren, taldea batu, eta elkarrekin ekin diote berriro musikaren bideari.

1999. urte amaieran sortu zuten lau lagunek musika taldea. Haritz Arregi Usurbilgo gitarra jotzaileak, Aitor Uriarte Oñatiko abeslariak, Aiheko Zubimendi Hernaniko bateria jotzaileak eta Joseba San Sebastian Lesakako baxuak osatzen dute musika laukotea.

2000. urteko otsailean, taldeari izena ematen dion Sen lehen diskoa kaleratu zuten. Hamabi abesti bildu zituzten diskoan, eta rock-pop estiloko abestiak ziren. Haritz Arregi taldekideak soinu teknikari eta ekoizle lanak ere egin zituen.

Diskoko melodiak Latzen musika taldeko Joxe Mari Azpitartek, Haritz Arregik eta Aitor Uriartek ekoitzi dituzte. Joxe Anton Artzeren lau poesiari, Jon Garmendiaren hiru olerkiri eta Aitor Uriarteren hitzei doinua jarri diete.

Bi urte geroago, 2002an,11 abestiz osatutako diskoa kaleratu zuen laukoteak: Gaizki esanak. 2004an, Hendrik Roever gitarra jotzailearekin disko berezi bat ere ekoitzi zuten akustikoan.Taldea martxoan elkartu zen, eta gogo betez ekin diote lanari; bideoklip berria ere estreinatu berri dute: Izar berriak.

KONTZERTUA

Noiz. Bihar, 23:00etan.

Non. Azpeitiko herriko plazan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.