Polizia generoari gorazarre

Polizia generoa landu duten egileei buruzko erakusketa dago Donostiako Koldo Mitxelenan

Erredakzioa
2013ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Polizia generoko jarraitzaileentzako txokoa bihurtu da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunea. Egunotan, eta irailaren 30a bitartean, genero horretan aitzindariak izandako egileen lanak ikusi ahalko dira. Erakusketan hiru ikuspegi biltzen dira: literatura, komikigintza eta zinema.

Polizia generoak izandako bilakaera aztertu ahalko da ikusgai dauden lanen bitartez. Hasieran, hilketa baten inguruko ikerketa soila kontatzen zuten. Denboraren poderioz, idazleak ikertzailearen eta gaizkilearen motibazioetan eta bizitzan gehiago sakontzen hasi ziren.

Literaturako polizia generoan mugarri diren lanak daude ikusgai. Sherlock Holmesen abenturak, kasurako. Haren behaketa gaitasunari eta dedukziozko arrazonamenduari esker, auzirik zailenei irtenbidea aurkitzen zien. Arthur Conan Doyle Erresuma Batuko idazleak sortu zuen Holmes pertsonaia, XIX. mendearen amaieran.

Conan Doylen lanez gain, beste hainbat egilerenak ere ikus daitezke: Agatha Christie, Dorothy Sayers, P.D. James, Dashiell Hammett, Raymond Chandler, Donna Leon, eta Lorenzo Silva. Astelehenetik ostiralera, egun osoz; eta larunbatean, 14:00etara arte ikus daiteke erakusketa.

ERAKUSKETA

Noiz. Irailaren 30era arte.

Non. Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.