Poesia, soinua eta irudiak

Mursego eta Rafael Berrio musikariek 'Phantasma' ikuskizuna bigarrengoz eskainiko dute gaur Donostian

Mursegok eta Berriok iragan ekainean aurkeztu zuten ikuskizuna Donostiako Homeless Music jaialdian. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Maite Arroitajauregi Mursegok, eta Rafael Berriok orain urtebete aurkeztu zuten Phantasma ikuskizuna Donostiako Homeless Music jaialdian. Elkarlanean egindako lehen proiektua da. Erantzun ona izan zuen ikus-entzuleen artean eta, gaur, bigarren emanaldi bat emango dute Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Kontzertua 19:30ean hasiko da. Ikuskizunak artearen hiru adar uztartzen ditu idea bakarra lantzeko: errealitatea eta itxurazko existentzia. Lanpara txiki baten argitan, soinua, poesia eta bideoa gainjartzen dituzte.

Esperimentua Loopstation izeneko makina elektroniko batean oinarritzen da. Horrek sortutako hamaika doinuen gainean, Mursegok eta Berriok poesia eta jario musikala txertatzen dituzte. Bestalde, Barbados-Lab-eko artistek, Angel Aldarondo zuzendariarekin, hiru dimentsioko irudiaren forma daukaten bideo emanaldiak gehitzen dizkiote ikuskizunari. Zuzeneko indartsua osatzen dute kantuaren eta poesiaren arteko nahasketa erritmikoak eta gitarraren eta txeloaren arteko dantza ederrak. Iluntasunean hegan dabiltzan espektro dibertigarri bezain mehatxagarriek, gainera, ikus-entzulearen arreta bereganatzen dute uneoro. Hitzak gazteleraz eta euskaraz daude idatzita. Sarrera doakoa da.

'PHANTASMA'

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non. Ernets Lluch kultur etxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.