Literatura

Poesia, musika eta pentsamendua

2014ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Musikaz lagunduta errezitatuko dute poesia gaur Donostian, Viktoria Eugenia antzokian. Ione Gorostarzu, Goizalde Landabaso, Paloma Rodriguez-Miñambres, Pablo Casares eta Raquel Lanseros idazleek irakurriko dituzte poemak, eta Jon Makuso biolin jotzaileak jarriko die doinua olerkiei. Emanaldira sartzeko gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Viktoria Eugenia antzokiko leihatilan, gaur bertan, 17:00etan hasita.

Errezitala ele bitan izango da, euskaraz zein gazteleraz errezitatuko baitute.

'Poesia eta pentsamendua'

Gaur, 19:30ean hasita, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.