Poesia eta Pentsamendua saioak Donostian
LITERATURA. Hamahirugarren urtez, Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dira, hilaren 16an eta 17an, Donostian eta Hernanin (Gipuzkoa).16an errezital musikatu bat egingo dute, Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan, Iñigo Astizek, Lizar Begoñak, Elena Olabek, Jesus Rodriguezek eta Julieta Valerok. Jon Makusok biolin emanaldia egingo du. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta aretoan, edukiera murriztuta, 70 pertsonarentzako lekuaizango da. Gonbidapenak egunean bertan eskuratu ahalko dira, Viktoria Eugenian. 17an, berriz, Fernando Golvanoren hitzaldia, Eli Tolaretxipi eta Luis Garderen errezitala eta Haritan musika taldearen emanaldia izango dira Hernaniko Txillida Leku museoan. Bigarren ekitaldi horretarako sarrerak 10 euroan egongo dira salgai, Txillida Lekuren webgunean. Zabalaga baserrian egingo da saioa, eta 50 lagunentzako lekua izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu