Disney Plus streaming plataforma asteartean iritsi zen Hego Euskal Herrira, Herrialde Katalanetara eta Europako beste herrialde batzuetara. Katalogoan ez dago edukirik euskaraz, ezta katalanez ere. Eta Plataforma per la Llenguak salatu du Disneyren plataformak katalana diskriminatzen duela. «Konpainiak uko egin dio katalanez bikoiztuta edo katalanezko azpidatziekin dauden filmak sartzeari, nahiz eta horrek ez liokeen kosturik ekarriko». Katalanaren eskubideen aldeko elkarteak esan duenez, Disney Plusen ingelesezko eta gaztelaniazko audioak aukera daitezke, eta lan askotan beste hizkuntza batzuk ere eskuragarri daude. «Katalanak baino hiztun gutxiago dituzten hizkuntzetan ere bai».
Plataforma per la Llenguak kritikatu duenez, halaber, Disney Plusek ez du aukerarik ematen erosketa kontratua katalanez egiteko. «Horrek Kataluniako kontsumoaren kodea urratzen du». Elkarteko presidente Oscar Escuderrek «etsigarritzat» jo du Disneyren erabakia: «Gure hizkuntzarekiko enpatia gutxi erakutsi du. Ez genuen espero Disney Plusek katalanezko bertsioak gordetzea, haientzat oso erraza baita plataforman argitaratzea».
Disney Pluseko iturriek esan dute katalanezko edukien gaiarekin lanean ari direla.
Plataforma per la Llenguaren ustez, katalana diskriminatzen du Disneyk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu