Plastiko konpostagarrien poltsetan toxikotasun handia dagoela frogatu dute Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikertzaileek, in vitro egindako azterketa batean. Gainera, ikusi dute toxikotasun hori handitu egiten dela fotodegradazioarekin, hau da, izpi ultramoreek haietan eragiten dutenean.
Journal of Hazardous Materials aldizkarian argitaratu dute lana. Haren arabera, hiru plastiko mota alderatu dituzte: konpostagarria, lehen erabilera zuen plastikoa, eta plastiko birziklatuz egindakoa. Zehazki, haien toxikotasuna neurtu dute, zebra-arrainen zelula-lerroetan, hiru modutara: zuzenean, poltsetako laginetatik abiatuta; izpi ultramorez zahartzearen simulazioa eginda (fotodegradazioa); eta kalitatezko ongarri edo konposta bihurtu ondoren geratzen ziren poltsen zati txikiena.
(jarraitu irakurtzen, 'Elhuyar' aldizkarian)