Pirinioetako erromeria, Bilbon

Musika eta dantza ekitaldi parte-hartzailea egingo du Aiko taldeak, 'Bilgua' azken diskoa aurkezteko

Ikusleak dantzan jartzea eta aritu bitartean irakastea dira Aiko taldearen helburuak. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Kontzertua, baina ez soilik aditzeko. Ikusleek aukera izango dute jauziak, jotak, mazurkak eta zortzikoak dantzatzeko, besteak beste, Aiko taldearen zuzeneko musikarekin. Pirinioetako artzainen erromerien doinuak joko ditu taldeak, Bilgua diskoa aurkezteko. Musika-dantza emanaldia doan da.

Artzainek, antzina, mendian suaren inguruan biltzen zireneko giroa berriz piztu nahi dute musikariok. Aiko kultur elkarte bat da, ez soilik musikari taldea. Hara eta hona ibiltzen dira garai bateko musika eta dantzak berreskuratzen. Baina ohiko dantza ikuskizunetan ez bezala, ikusleak eserlekuetatik atera eta dantzan jartzen dituzte.

Tuntuna, biolina eta danborra erabiltzen dituzte orain. Halako konfigurazio txikiarekin, 20 musika pieza grabatu dituzte diskorako. Esan dutenez, emaitza «xumea eta konplexurik gabekoa, baina, era berean, indartsua eta berritzailea belarri modernoentzat». Bilgua Aiko taldearen zortzigarren diskoa da. Dantzak irakasteko bide zuzena du taldeak: dantza maisuen bidez, urratsak irakasten dizkie parte hartzaileei, horiek dantza egiten duten bitartean. Jon Maia, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda eta Vanesa Castaño aritzen dira irakasle lanetan.

MUSIKA-DANTZA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Euskalduna jauregian, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.