2019ko abuztuaren 10a
00:00
Euskal dantzak dantzateko aukera emango dute Patxi eta Konpainiak, bihar, Bidarteko Herriko Etxeko plazan. 12:15ean hasiko da emanaldia, eta mutxikoak izango dira nagusi. Dantzaldian, dantzak eta pausoak azaltzen dituzte, eta, hala, edonor animatzen dute eurekin batera dantzan egitera.
Patxi eta konpainia
Bihar, 12:15ean, Bidarteko Herriko Etxeko plazan (Lapurdi).