Donostiako Aste Nagusia

'Pazifiksturm' zaldiak irabazi du Donostiako Urrezko Kopa lasterketa

Guztira, sei lasterketa egin zituzten, eta 50 zalditik gora izan ziren. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
54. Urrezko Kopa jokatu zen atzo Donostiako hipodromoan. Pazifiksturm Alemaniako zaldia etaJ. B. Hamel zaldizkoa izan ziren irabazleak, eta 68.000 euroko saria eskuratu zuten. Bigarren postua Phuket Espainiako zaldiarentzat izan zen, eta hirugarrena, Australia Day Erresuma Batuko zaldiarentzat.

2.400 metroko lasterketa zen, eta hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat zegoen antolatuta.

Beste bost lasterketa ere egin zituzten: PMC saria, Easo saria, EITB saria, Sorogain saria eta Hipodromoa TURF saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.