2018ko abenduaren 1a
00:00
Herrien arteko 22. Folklore Jaialdia egiten ari dira egunotan Barakaldon. Gaur, Dantza Eguna ospatuko dute, eta hiru talderen saioak ikusi ahalko dira. Asturiasko (Espainia) Lugones herriko La Sidrina taldea izango da lehena agertokian. Ondoren, Errioxako (Espainia) Briones herriko dantza taldea arituko da, eta, amaitzeko, Barakaldoko Laguntasuna taldea arituko da. Ikuskizunaren aurretik, kalejira egingo dute hiru taldeek hirian, ateri badago.
Dantza Eguna
Gaur, 19:30ean,Barakaldo antzokian (Bizkaia).