Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu

Josu Bergarak eta Oihane Bartrak sortu dute abestia eta hainbata musikarik eta aktorek hartu dute parte bideoklipean

jon ordonez garmendia
2023ko martxoaren 18a
12:35
Entzun

Pantailak Euskaraz ekimenak abesti bat eta bideoklip bat aurkeztu ditu gaur, Donostian. Abestia Josu Bergarak eta Oihane Bartrak sortu dute. Bideoklipean hainbat musikari eta aktorek hartu dute parte, eta , Bergararekin batera, Sara Cozar aktorea eta Iñaki Ortiz de Villalba egon dira gaurko aurkezpenean oholtzan. Euskalgintzako eta kulturgintzako hainbat ordezkari egon dira aurkezpenean.

Abestia Basauriko Blue Bayou estudioetan grabatu dute, David Sanchez Damianen gidaritzapean. Bideokliparen zuzendaria Ibon Iza Totorika izan da. Lekeition (Bizkaia) grabatu dute.  Isuntza arraun elkarteko arraunlariek ere hartu dute parte. Kameralari lanetan eta muntaketan Joseba Rodriguez eta Lander Gurtubai aritu dira.

Ekaineak bi urte beteko ditu euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak, eta gaur azaldu dutenez, bost erronka izango dituzte aurrerantzean: «streaming plataforma nagusietan euskararen presentzia handitzen jarraitzea, euskarazko streaming plataforma bat sortzea, zinemetan eta zinemaldietan euskararen presentzia legez bermatzea, espainiar telebista publikoan euskararen presentzia lortzea eta EITBko programazio eta aurrekontuetan euskarazko kateek lehentasuna izatea».

Aurkezpenean esan dute, hain zuzen, abestiaren helburua ekimenaren aldarrikapenak zabaltzea dela. Horretarako hainbat komunikabeetan euskarrietan egongo da ikusgai, baita BERRIAn ere. Abestia, berriz, Spotify, AmazonMusic, Itunes, eta antzeko beste aplikazio batzuetan eskuragarri egongo da datorren astetik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.