Palmondo olioaren orban zabala

Bioerregaiak sortzeko egitasmoek sortzen dituzten kalteez mintzatuko dira Durangon

Erredakzioa
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Olioak uzten duen orbana kentzea oso zaila da, eta olio mota batzuena, are zailagoa. Ekologistak Martxan taldeak gaurko Bilbon antolatu duen hitzaldian, palmondo olioak Indonesiako gizartean zein naturan eragiten ari den kaltea azalduko dute.

Indonesian ez ezik, Kolonbian, Hondurasen, Guatemalan eta Mozambiken ere gero eta zabalagoak dira palmondo sailak. Landare horren olioarekin bioerregaiak egiten dituzte, eta Mendebaldera esportatzen dituzte, petrolioaren ordezko ekologiko gisa saltzeko.

Indonesian horrek duen eragina bertatik bertara ezagutzen duten gonbidatuak entzun ahalko dira gaur. Karmele Llanos albaitari bilbotarrak zortzi urte daramatza Asia hegoaldeko herrialdean. Orangutanen bizilekuak palmondo sailetatik salbatzeko lanean ari da. Horrekin batera, Arantza de la Acha egongo da. Unescorentzat lan egiten du, Indonesian. Eneko Garmendia duela gutxi itzuli da herrialde hartatik, eta ikerketa bat egiten ari da, geure ekonomiaren eta Indonesiako palmondo olioaren ekoizpenaren arteko lotura argitzeko. Horiekin batera, EHNEko Paul Nicholson arituko da. Nekazaritza industria handiaren aurka eta nekazari txikien alde dabil borrokan, munduan zein Euskal Herrian.

'INDONESIAKOPALMONDO OLIOA'

Noiz. Gaur, 19:30ean, Pinondo etxean, Durangon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.