Euskal Herriko artista eta kazetari ordezkaritza bat joan da aurten Palestinara, azken hiru urteotan bezala, hango errealitatea ikusi eta, gero, hemen zabaltzeko. Tartean izan dira Jose Pablo Arriaga artista eta Miren Amuriza bertsolaria. Bidaian ikusitakoa eta Palestinan eginikoa azalduko dute gaur, Markina-Xemeinen. Bideo bat erakutsiko dute, eta ikusleekin solasaldian arituko dira.
Denera, sei artista eta bi kazetari ibili dira Palestinan, otsailaren 1etik 9ra. Bidaiaren helburuetako bat izan da bertatik bertara ikustea Israelen okupazioak palestinarren bizimoduari eragiten dizkion kalteak. Bidaiariek kontatu dutenez, giza eskubideen urraketen testigantzak jaso dituzte.
Baina ez dira lekuko hutsak soilik izan. Artistek, esaterako,Israelek eraikitako porlanezko hesia erabili dute artelanak egiteko. Arriaga eskultoreak eginikoak erakutsiko dituzte, besteak beste.
Miren Amuriza eta Xabier Aburruzagak trikiti doinuak eraman zituzten Jurdan ibaiaren haranera. Haiekin batera izan ziren Rakel Imaz clown-a, Tytti Thusberg diseinatzailea, Xabier Susperregi idazlea eta BERRIAko Samara Velte zein Argia-ko Lander Arbelaitz kazetariak.
SOLASALDIA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Uhagon kulturgunean, Markina-Xemeinen (Bizkaia).
Palestinako arte testigantzak
Miren Amuriza bertsolaria eta Jose Pablo Arriaga eskultorea palestinarren bizimoduaz arituko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu