PAGOA

Kirmen Uribe.
2016ko azaroaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Altzoko Imazek pagoa

[landatu zuen

Basaitz mendian,

[andrea ezagututako urtean.

Bizitza osoan arretaz

[egin zion kontu,

gerrikoarekin neurria hartuz

[lantzean-lantzean.

Pello Errotaren esanetan

[bertso jartzen puntakoetarik,

andrea baino 25 egun

[lehenago zendu zen, 1893an.

Pagoari zabalera hartzeko,

[gaur egun

bost metroko gerrikoa

[beharko luke agian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.