Pagadia

RAUL DOMINGUEZ PAZO.
2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
600-700 metrotik gorako eremu epel, fresko eta prezipitazio ugaridunetan topa daitezke. Pagoek itzal handia ematen dute, eta, beraz, oihanpean ezer gutxi hazten da. Hori dela eta, errazago ibil daiteke baso hauetatik. Arbolen oinetan orbela eta egur hila metatzen dira urtero, pagadietako lurzoruak gorrituz, baina, aldi berean, haiek aberastuz. Horrez gain, intsektu, bare, ehunzango eta zizareen bizileku ere badira metok. Basobera bereziki biluzia da lurzoru txiroetako pagadietan; mota horietakoak dira ugarienak Gipuzkoan. Zuhaitzei dagokienez, pagoaz gain, gorostia, ahabia, hostazuria, hagina edota elorri beltza topa daitezke pagadien barreneko ibilbideetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.