Proposamenak

Otsagabia gibelera begira

Orhipean jaialdia ospatuko dute bihar Otsagabian. Herritarrek antolatzen dute, eta 1900. urteko bizimodua aurkezten du egun batez. Ingurutxoa estreinatuko dute aurten

Iker Tubia.
Iruñea
2019ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Denbora makinarik asmatzen ez den bitartean, iraganera itzuli nahi duena Otsagabia herrira joan daiteke (Nafarroa). Bihar, Orhipean jaialdia ospatuko dute, herritarrek bultzatutako egitasmo bat. Harrizko karriketan barna ibiltzen direnek 1900. urtera eginen dute salto. Izan ere, otsagabiarrek garai hartako bizimodua antzezten dute egun batez.

Antzezpena ez da gune batean bakarrik egiten; Orhipean besta herri osora zabaltzen da. Hala, garai batean eskola, eliza, negozioak eta karrikako bizimodua nolakoak ziren ezagutzeko parada izanen da. Jantzi tradizionalak soinean ariko dira artilea kardatzen, zuri-beltzeko argazkiak egiten edota errekan arropak garbitzen. Ezkila jotzeak iragarriko du besta abiatu dela, 09:30ean. Ondoren, denak martxan jarriko dira: bizargina, iruleak, zapataria, garbitzaileak, medikua, irakaslea... 11:00etan, ogi mamiak banatuko dituzte, eta, ordu erdiren buruan, garia joko dute larrainean.

Dantza berri bat

Arratsaldez ere ikusten ahalko dira ofizio zaharrak, baina, batik bat, dantzatzeko tenorea izanen da. 19:30ean, Otsagabiko ingurutxoa aurkeztuko dute, Blankoa plazan. Ondoren, makil dantzak eginen dituzte Atharratzeko (Zuberoa) eta Otsagabiko dantzariek, eta, eguna bukatzeko, dantzaldia izanen dute.

Orhipean



Bihar, egun osoz, Otsagabian (Nafarroa).
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.