Ostegun Santuko hardcorea

Cruel Hand, Cold Blooded,Justa Venganza eta Zartako taldeak arituko dira gaur Barakaldon

Cruel Handek Biohazard eta Metallicaren eragina du. BEHINDTHISWALL.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Hardcorezaleek izango dute jaia ospatzeko aukera gaur Barakaldon. Ameriketako Estatu Batuetako Cruel Hand taldea Europan bira egiten ari da egunotan, Portugalgo Cold Blooded laukoteak lagunduta. Gaur, Barakaldora iritsiko dira, bertako Justa Venganza eta Zartakorekin jotzeko.

Cruel Hand 2006. urtean sortu zen, eta, dagoeneko, hiru disko plazaratu ditu. Portlandeko laukotea ia nahi gabe joan da indarra hartuz. Izan ere, Outbreak punk taldearen inguruan sorturiko denbora-pasa gisa abiatu zuten lau musikarik, baina lehen diskoarekin lortu zuten beste talde askok urte askotako lanarekin eskuratzen dutena. AEBetan hiru bira egin zituzten, eta beste bat Europa osoan. Oraingo honetan, Lock & Key diskoa aurkeztuko dute. Iazko uztailean plazaratu zuten, eta Biohazarden eta Metallicaren kutsua sumatzen zaio.

Cold Blooded laukotearen proposamenak hardcorea, metala eta hip hopa nahasten ditu. Lisboakoak dira, eta Undefeated Records diskoetxearekin ari dira lanean.

Justa Venganza Ibaizabalen ezkerraldekoa da, eta haren soinuan eragin handia izan du Terror, Madball eta Hatebreed taldeek.

Zartako taldeak punk klasikoa, Oi! estiloa eta hardcorea nahasten ditu.

HARDCORE JAIALDIA

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Edaska aretoan, Barakaldon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.