Biodonostia 2008. urtean sortu zuten, eta 2010ean harentzako eraikin berritua zabaldu zuten, Donostia Ospitalaren atzealdean. Zazpi arlotan banatuta dago, eta 350 ikertzaile dabiltza lanean han. Osakidetzaren sarearen barruan dago, eta EHU ere haren kide da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskampus eta Ikerbasque fundazioekin. Gaixotasun gastrointestinalak eta hepatikoak, kutsagarriak, sistemikoak eta minbizia ikertzen ditu, besteak beste.
Euskal Herrian badira osasun ikerketarako institutuaren maila duten beste bi gune: Biocruces, Bizkaian, eta Nafarroako Osasun Ikerketa Institutua, Iruñean.
Osasun ikerketarako euskal hirukia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu