Asteburuko proposamenak

Oporrak antolatzeko azoka aproposa

Barakaldo. Gaurtik igandera bitarte zabalik dago Expovacaciones azoka; 400 erakusmahai inguru egongo dira

Erredakzioa
2013ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Oraindik oporrak non igaro erabakitzeke dutenek Expovacaciones azoka lagungarri izango dute gaurtik igandera bitarte; Amerika, Europa eta Afrikako hainbat herrialderen eskaintzak aurkitu ahal izango dituzte Barakaldon egingo den azokan, BECen (Bizkaia). Laurehun erakusmahai inguru egongo dira, eta ez da ezer faltako: zozketak, beherapenak, erakustaldiak, dastaketak... Turismoari lotutako plaza izango da BEC datozen lau egunetan.

34. ekitaldia du aurtengoa azokak, eta, beste behin, eskaintzarik onenak egongo dira ikusgai. Hasi Euskal Herriko txokoetatik , eta munduko hainbat herrialderen informazioa izango da. Antolatzaileen arabera, ekonomikoki ere eskaintza interesgarriak aurkitu ahal izango dituzte bisitariek. Bereziki horretan saiatuko dira aurten, bidaia onak bezain merkeak eskaintzen. Aurreko urteetan 240.000 bisitari izan ohi dira azokan, eta aurten ere beste horrenbeste espero dituzte antolatzaileek.

EXPOVACACIONES AZOKA

Non. BECen, Barakaldon.

Noiz. Gaurtik igandera. 11:00etatik 20:30era.

Sarrera. Hiru euro gaur eta bihar. Bost euro larunbatean eta igandean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.