Begiak talo geratu ziren euskaldun asko larunbat gauean Goya zinema sarien ekitaldia telebistaz ikusten ari zirela. Valentzian (Herrialde Katalanak) eginiko ekitaldi hartan, ikusleei ongietorria adierazteko mezua zenbait hizkuntzatan ageri zen, euskaraz ere bai. Euskaraz edo. Akats xelebre bat zeukan euskarazko testuak. Baina, pasadizoaz harago, hizkuntzen arteko harremanen inguruko informazioa ematen du akatsak.
«Benvidos/as» mezua ikusten zen, galizieraz. «Bienvenidos/as» gazteleraz. Eta euskaraz horren ordaina eman nahi izan zuten, baina honela: «Ongi etorri/a».
Akatsak erreakzio soka luzea ekarri du sare sozialetan. «Ongietorriena beti izan da gai konplexua espainiarrentzat», idatzi du Umore Askea txiolariak.
Ongi etorriena beti izan da gai konplexua espainiarrentzat... ð;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ŸÂ˜³ pic.twitter.com/FMJegIi7O4
— â;Â;ÂÂ;“¤â;Â;ÂÂ;“ÂÂÂÂÂÂÂÂÂœâ;Â;ÂÂ;“žâ;Â;ÂÂ;“¡â;Â;ÂÂ;“” ð;Â;ÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂŒˆ â;Â;ÂÂ;“ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂâ;Â;ÂÂ;“¢â;Â;ÂÂ;“šâ;Â;ÂÂ;“”â;Â;ÂÂ;“ (@umoreaskea) February 13, 2022
«Egun on/a» opatu die gaur Borxa Ariztimuño filologoak bere jarraitzaileei.
egun on/a https://t.co/fb4lBeC201
— Ë;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ˆborxa aË;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ˆɾisÌ»tiÌ;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ƒmuÌ;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ƒË;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ÂÂÂŒɲoÌ;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ƒ ð;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ŸÂ”»ð;ÂÂÂ;Â;ÂÂ;ŸÂŸ£ {tho} (@protoeuskaldun) February 14, 2022
Umoreaz landa, galaren antolatzaileei errespetu falta eta utzikeria egotzi dienik ere egon da.
Ongi etorri/a ??????? Ufaaa!
— edurnecerro (@edurnecerro) February 13, 2022
Halako gauzak ikusita itxurakeria geratzen da agerian, ez duzue hizkuntza, kultura baloratzen.
Hiztegia irekitzea baino ez zegoen. #Goya2022
Baten batek didaktikoa izatea aukeratu du, eta erdaldunei azaldu die euskaraz ez dagoela generorik, inguruko hizkuntza erromantzeetan ez bezala.
Zenbait euskal herritarrek sariren bat jaso zuten ekitaldian. Maria Cerezuela ezusteko emakumezko aktorerik onena izendatu zuten, eta Urko Olazabal, taldeko aktorerik onena. Biak, Iciar Bollainen Maixabel filmean eginiko lanarengatik.
Ez da lehen aldia Espainiako hedabideetan arazoa daukatela ongi etorri esamoldearekin. 2014. urtean, Realak Geronimo Rulli atezaina fitxatu zuenean, ongietorria eman zion klubak Twiterren. Espainiako zenbait kirol hedabideren kontuek ulertu zuten jokalari berriaren izena zela Ongi Etorri.
OFICIAL: Ongi Etorri es el nuevo portero de la Real Sociedad. #Fichajespic.twitter.com/8YdXLcOLfK
— Líderes del Fútbol (@Lideres_Futbol) July 24, 2014